Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

GT2017_UDMU


2017 Deialdia

 

2017/06/14 00:00 - 2017/07/14 12:00 - ITXITA

Adi egon web honetako eguneraketetara (azken eguneraketa: 2017/07/27)

​Eusko Jaurlaritzaren Oharra - ESKAERA BAKARRA: GLOBAL TRAINING 2017 DEIALDIAN IZENA EMATEA

 

GT_PruebaLinguistica

Gomendatutako aurreko irakurketa:

FAQ_ES.jpg

Entidades_EU.jpg

Xedapen arautzaileak:

EBAZPENA, 2017ko otsailaren 8koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita «Global Training» beka-programa martxan jartzeko gaitasuna duten erakundeei laguntzak emateko deialdia, 2017ko ekitaldirako. Laguntza horiek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 26ko Aginduak arautzen ditu (2015eko apirilaren 1eko Aginduak aldatua). 

HELBURUA:

  • Gazteen profesionalizazioa eta nazioarteratzea zabaltzea, jarduera profesional batekin lotutako nazioarteko praktikak eginez.
  • Nazioarteko prestakuntza praktikoko jardueretan parte hartzen duten gazteek euren garapen pertsonala eta profesionala hobetzeko ezagutza, jarrera eta koalifikazioak jasotzea, erabiltzea eta garatzea, lan-merkatuan parte hartuz.

Goi eta erdi mailako tituludunentzat eta LHko goi zikloko tituludunentzat

  • 30 urte baino gutxiago izatea (2017ko urtarrilaren 1ean)
  • Ingelesa edo beste hizkuntza batzuk ondo jakitea
  • Hainbat erakunde kudeatzailek eskainiak

Bekadunak aukeratzeko irizpideak:

a) Curriculum vitaearen azterketa eta balorazioa:

  • 1. Titulazioa
  • 2. Prestakuntza osagarria
  • 3. Esperientziak edo praktikak.

b) Proba/Hizkuntza agiria. ​Ingeleseko ​"Advanced" (C1) maila 2013a geroztik (2013 eta 2017 artean) izatea baieztatzen duen titulazio ofiziala izanez gero, ez da beharrezkoa izango hizkuntza froga egitea. Froga honetatik salbuetsia izateko, ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua edo erkatua aurkeztu beharko da.

d) Elkarrizketa, hautaketa egingo duen epaimahaiarekin. Hautagaia beka hauetarako definitu den profil orokorrera egokitzen den baloratuko du.

e) Hautagaiaren profila eta praktikak egingo diren atzerriko enpresak edo erakundeak eskatzen duen profila egokitzea.

GlobalTraining_TipoAyudas_EU

Aurkeztu baharreko agiriak

Eskaera egitean, ez da beharrezkoa inolako agiririk ekartzea lineako inprimakia bete ondoren, salbu eta:

  • NAN kopia 
  • Errolda ziurtagiria. Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea frogatzen duen ziurtagiria, eskabidea aurkezten den unetik zenbatzen hasi eta gutxienez aurreko 12 hilabeteetan, edo epe txikiagoan ikasketak direla medio izangaiak Euskal Herritik kanpoan bizi izan badira. Eskatua 2017ko ekainaren 14aren eta uztailaren 14aren artean.
  • curriculum vitaea (gaztelaniaz eta ingelesez)
  • zinpeko adierazpena
  • beka deialdira jotzeko erabiliko d(ir)en titulu(ar)en kopia
  • ingeleseko C1 mailako agiri ofiziala

Horiek guztiak eskaneatuta bidali beharko dira, word edo pdf formatuan, 2017eko uztailaren 14a baino lehen globaltraining@deusto.es posta elektronikoko helbidera (Gaia: eskatzen duenaren izen-abizenak).

​2016-2017 ikasturtean ikasketak bukatu dituzten ikasleak: 2017ko uztailaren 14a baino lehen titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izana ziurtatzen duen agiria eduki ezean, espediente akademikoa aurkeztu ahal izango dute beharrezkoak diren kredituak bere osotasunean gaindituta dituztela egiaztatuz. Edozein modutan ere, ziurtagiri hori programan parte hartzeko behinbetiko hautaketa momentuan aurkeztu beharko da.

Dokumentazio guztia 2017/07/14 baino lehenago datatuta egon behar da.

 

GlobalTraining_Solicitud 

Plazas_Plazak_EU.jpg
SolicitudesRecibidas_eu.JPG

Zerrenda hau astelehen eta ostegunetan eguneratuko da, eskariak aurkezteko epea zabalik dagoen bitartean.​

AUKERATUA IZANEZ GERO, eskatzen diren agiri guztiak aurkeztu beharko dira. Eskaeran adierazitako guztia agiriz ziurtatu ezina gertatuz gero, Global Training 2017 programaren deialditik kanpo geratuko da eskatzailea.

EAEko hizkuntza ofizialetako batera itzulita aurkeztu beharko dira EAEkoak ez diren hizkuntza ofizialetan, frantsesez edo ingelesez ez dauden agiriak.

Jatorrizko agiria edo konpultsatutako edo erkatutako fotokopia aurkeztu beharko da.

GlobalTrainingDocEU

Informazioa:
Mondragon Unibertsitatea: Email: globaltraining@mondragon.edu Tfnoa. 943739621
Deustuko Unibertsitatea: Email: globaltraining@deusto.es Tfnoa. (Bilbao) 944139351 (Donostia) 943326202

 

Bilboko Campusa
Unibertsitate etorbidea, 24. 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 351
E-mail:alumni@deusto.es

Donostiako Campusa
Mundaiz bidea, 50. 20012 San Sebastián
Tel.: +34 943 326 202
E-mail: alumniss@deusto.es

Harpidetu Deusto Alumniko<br/>berrietara <strong>RSS</strong> bidez<br/>Jarioak
Harpidetu Deusto Alumniko
berrietara RSS bidez

© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta