Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

EVS_Logo

Europako Elkartasun Kidegoa

(Eguneratze data 2019/02/12)

OHARRA: Europako Boluntariotza Zerbitzua marka modura

eten egin da eta Erasmus+ programan sartuta egongo aurrerantzean. 2018. urtearen amaieratik aurrera, Europako Elkartasun Kidegoa da gazteei boluntariotzan jarduteko aukerak eskaintzen dizkien EBko programa nagusia. Europako Boluntariotza Zerbitzuaren arrakasta eta garapen kualitatiboa ditu Europako Elkartasun Kidegoak oinarria.

Zer da Europako Elkartasun Kidegoa?
Europako Elkartasun Kidegoa Europar Batasunaren ekimen berria da. Ekimenaren helburua da gazteentzat Europa osoko komunitate eta herritarrentzat onuragarriak izango diren boluntario lanetan aritzeko edo proiektuetan laguntzeko —euren herrialdeetan edota atzerrian— aukera berriak sortzeak.

Europako Elkartasun Kidegoan parte hartzen duten gazteek ekimenaren helburuak eta oinarriak onartu eta defendatuko dituzte.

Europako Elkartasun Kidegoan izena emateko 17 urte izan behar dituzu, baina ezin izango duzu proiektuan lanean hasi 18 urte bete arte. Europako Elkartasun Kidegoaren proiektuetan 30 urtera arteko pertsonek hartu ahal izango dute parte.

Izen emateko prozesu errazaren ondoren, parte hartzaileak hautatuko dira. Hautatuek proiektu askotan parte hartu ahal izango dute: adibidez, hondamendi naturalak saihesten edo hondamendien ostean berreraikitze lanetan, asilo eskatzaileen harrera zentroetan laguntzen edo beste gizarte arazo batzuetan.

Europako Elkartasun Kidegoaren proiektuak bi hilabetetik urtebetera arteko iraupena izango dute. Orokorrean Europar Batasuneko kide diren herrialdeetan egingo dira.

Europako Elkartasun Kidegoaren inguruko informazio gehiago [maiz egiten diren galderak]

Deustuko Unibertsitateak, Deusto Alumniren bitartez, erakunde bidaltzaile lanak egin zituen Europako Boluntariotza Zerbitzuak iraun zuen bitartean, 2014-1-ES02-KA110-005077 egiaztagiri zenbakiarekin.

Erasmus+ programan parte hartu duten edo parte hartzen ari diren gazteen proiektuak eta esperientzia ezagutu nahi badituzu kontsultatu Gazteak Ekinean,Eusko Jaurlaritzaren Europako boluntariotzaren bloga.

Posta elektronikoaren bidez jo dezakezu guregana:
- Juan Carlos Duque Ametxazurra: evs@deusto.es

Europako mugikortasunaren inguruko informazio zehatzerako, kontsultatu esteka hau Gazteen Euskal Behatokia: Europa Helmuga gida

Bilboko Campusa
Unibertsitate etorbidea, 24. 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 351
E-mail:alumni@deusto.es

Donostiako Campusa
Mundaiz bidea, 50. 20012 San Sebastián
Tel.: +34 943 326 202
E-mail: alumniss@deusto.es

Harpidetu Deusto Alumniko<br/>berrietara <strong>RSS</strong> bidez<br/>Jarioak
Harpidetu Deusto Alumniko
berrietara RSS bidez

© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta