Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetzako XII. Forua

Data: 2016ko apirilaren 20an eta 21ean
Tokia: Bilboko Campusa
Informazio gehiago: Foruaren webgunean

Apirilaren 20an eta 21ean 50 enpresek talentua bilatuko dute Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetzako XII. Foruan

Enpresa, erakunde sozialak eta publikoak bertaratuko dira zitara ahurten, talentu berria behar dela egiaztatzen ez bakarrik lanean hasteko, birsortzailea eta berritzailea, baizik eta nazioz kanpoko merkatuak irekitzeko prest dauden pertsonak bilatzeko ere.

Urteroko zita honetan, DeustoAlumnik enpresen eta lehen aukera profesional edo euren ibilbide profesionala hobetzeko lan aldaketa bilatzen duten azken mailako ikasleen eta unibertsitate tituludunen arteko topaketa errazten du.

Foro honen balio nagusia ezaguera zuzena da: interes trukea, enpresek eskaintzen eta eskatzen duten zuzeneko ezagutza eta etorkizuneko langileekin kontaktua. Aukera bakarra bi egunetan 50 enpresetako Giza Baliabideen arduradunak ezagutzeko, non jakintza esparru guztietan trebatu diren pertsonak behar dituzten, bai esparru teknikoetan bai gizatiarretan.
 
Ibilbide Profesionala

Deustuko Unibertsitateak ezarritako estrategiaren alorrean, DeustoAlumniren bidez bere ikasleak eta tituludunak laguntzen ditu euren ibilbide profesional osoan zehar, euren enplegua lortzearen beharrei erantzuna emanez bide espezifikoen bitartez, non Foro hau aurkitzen den. Inoiz ez bezalako krisi ekonomiko baten erdian, Deustuko Unibertsitateak bere esfortzuaren emaitza biltzen ari da: lau puntu euskal unibertsitate sistemaren gainetik laneratzeari dagokionez, enplegu tasa gutxiagoa duten tituluak barne.
 


Instituzio publikoen, erakunde profesionalen, enpresa organizazioen, finantza erakundeen, korporazio handien, enpresa txiki eta ertainen, ekonomia sozialeko enpresen eta komunikabideen aliantza kolaboratiboaren bitartez Deustuko Unibertsitateak martxan jartzen ari den programak ezagutzera eman nahi ditu.
 
Enplegu eta ekintzailetza aktibitateak

Foroaren programan nabarmentzen dira enpresen aurkezpenak bi egunetan zehar eta hautaketa prozesuak eta networking saioak. Hitzaldiek lan bila dabiltzan pertsonentzat interesgarriak diren gaiak helduko diete, zeinen artean Eures sarea gailentzen den, zeinetan hitz egingo den atzerrian praktika kontratua edukitzearen programei edo nola aurre egin Europako herrialde batean lan deboraldi bati buruz.

Bestalde, Foroa aukera ematen du ere Unibertsitatean aurrera eramaten ari diren ekintzailetza programetara hurbiltzeko eta zuzenean ezagutzeko Donostiako eta Bilboko inkubagailuetan sortu diren enpresen esperientzia ezagutzeko. Horretarako, ekitzailetza eta ideien sorkuntzarako tailerrak, Deustokabira bisita bat eta simulagailu bitarteko enpresa sorkuntza lehiaketa berritzailea antolatu dira.
 
 
 
 
 

Bilboko Campusa
Unibertsitate etorbidea, 24. 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 351
E-mail:alumni@deusto.es

Donostiako Campusa
Mundaiz bidea, 50. 20012 San Sebastián
Tel.: +34 943 326 202
E-mail: alumniss@deusto.es

Harpidetu Deusto Alumniko<br/>berrietara <strong>RSS</strong> bidez<br/>Jarioak
Harpidetu Deusto Alumniko
berrietara RSS bidez

© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta