Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

LEHEN AUKERA 2017

Deialdiaren xedea
Beren tituluari lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek praktiketan kontratatzeko bideratutako laguntzak arautzea.

Eskaintza bat kudeatu ondoren hautagai gisa bideratu diren pertsonei egindako kontratuak baino ez dira diruz lagunduko.

Interesdunek egin behar dutena da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egon lan-eskatzaile bezala eta langabezian egon kontratua formalizatzeko unean. 25 urtetik beherakoak badira, edo 30 urtetik behera baldin eta pertsonak %33 edo gehiagoko ezgaitasunen bat badu, horrez gain, Gazte Bermearen Sisteman alta emanda egon. Hortik aurrera, enpresetara igorriko dira lan-eskaintzetan haiek ezarritako baldintzak betetzen dituzten hautagaien zerrendak.

Kontratatutako pertsonek bete beharreko baldintzak

a) 16 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak izatea.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
c) Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea. (Ezinbestekoa da programan parte hartu nahi dutenek Lanbideko aplikazioan izena ematea. Hori DeustoAlumniko gure bulegoetan bertan egin dezakete, telefonoz hitzordua eskatuz, Bilbon -944.13.93.51 edo Donostian -943.326.202943.326.202)
d) Identifikatuta egotea Gazte Bermearen Sistemaren datu-basean, eta aurrez egiaztatu izana beteta dauzkatela sistema horretara sartzeko baldintzak. 25 urtetik beherakoak edo 30 urtetik behera baldin eta pertsonak %33 edo gehiagoko ezgaitasunen bat badu.
e) Ondoko titulazioetako bat edukitzea:
• Lizentziatua edo unibertsitateko gradua, ingeniaria, arkitektoa.
• Unibertsitateko diplomatua, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa.
• Araututako lanbide heziketako edo berariazko lanbide heziketako goi- edo erdi-mailako teknikaria. Honako bi tituluak ere aurrekoen baliokideak dira: teknikari laguntzailea (LH1) eta teknikari espezialista (LH2).
• Oinarrizko Lanbide-Heziketa.
• Ofizialki, aurrekoen baliokidetzat hartutako beste titulazio batzuk.
• Profesionaltasun-ziurtagiria.
f) Gehienez 6 hilabeteko lan-esperientzia edukitzea bere tituluarekin erlazionatutako lanbideetan.
 

Informazioa enpresa eta erakunde onuradunentzako:

Enpresa pribatuak (edozein dela ere haien forma juridikoa), banako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, elkarteak eta fundazioak, baldin eta hurrengo baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Helbide soziala eta fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea.
b) Herri-administrazio batek edo gehiagok enpresa horretan %50etik gorako partaidetza ez izatea, ez zuzenean ez zeharka.
c) Deialdi honen bidez kontratatuko den lanpostuan enplegurik ez suntsitu izana, kontratazio berriaren aurreko urtean, eta ez suntsitzea diruz lagundutako kontratazioak iraun bitartean.
d) Enpresaren langileen legezko ordezkaritzari jakinarazi izana dialdi honen babesean kontratatzeko asmoa dagoela. Enpresak berariaz adierazi beharko du eskabidean langileen legezko ordezkaritzarik duen ala ez.
e) Aldez aurretik Europar Batasuneko Batzordeak hartutako erabaki baten ostean ez egotea errekuperatzeko agindu bati lotuta, zeinak laguntza bat merkatu erkidearekin bateraezina edo legez kanpokoa dela baitu.

Enpresek eta erakunde onuradunek bete beharreko baldintza orokorrak:

a) Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.
b) Egunean izatea diru-laguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa.
c) Emakumeei eta gizonei tratu eta aukera berdinei emateko printzipioaren araberakoak izatea haren helburuak eta xedeak, hartzeko edo sartzeko sistema, funtzionamendua, ibilbidea, jarduera, antolakundea edo estatutuak.
d) Zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Efektiborako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoa.
e) Ez egotea Diru Laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13an artikuluan diru-laguntzak eskuratzeari dagokionez aurreikusitako ezein debeku-egoeratan.

Honako hauek ezin izango dira erakunde onuraduna izan:
• Erakunde autonomoak.
• Sozietate publikoak.
• Administrazio publiko baten mendekoak diren elkarteak edo erakundeak.
• Eskura jartzeko enpleguetarako ABLEak.

Diru-laguntzak emtako eta, hala badagokio, ordaintzeko, amaitu egin beharko dira itzultze- edo zehapen-prozedurak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako antzeko diru-laguntzen esparruan hasitako eta izapideetan dauden prozedurak alegia.

Prozedura, epeak eta diruz lagun daitezkeen ekintzak

Bilboko Campusa
Unibertsitate etorbidea, 24. 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 351
E-mail:alumni@deusto.es

Donostiako Campusa
Mundaiz bidea, 50. 20012 San Sebastián
Tel.: +34 943 326 202
E-mail: alumniss@deusto.es

Harpidetu Deusto Alumniko<br/>berrietara <strong>RSS</strong> bidez<br/>Jarioak
Harpidetu Deusto Alumniko
berrietara RSS bidez

© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta