Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
Alumnien Futbol 7ko Txapelketa
Torneo Fútbol 7 Alumni
 
 
Batu unibertsitateko ikaskideak, zelaira irteteko.

Nahiko al zenuke botak jarri eta unibertsitateko ikaskideekin Alumniren Futbol 7ko Txapelketan jokatzea?

Txapelketa Deustuko Unibertsitatearekin duzun loturari jarraipena emateko eta beste promozio batzuetako Alumniekin harremanak egiteko aukera bat da, futbol zelaiaren barruan.

Taldeak, gehienez, 15 pertsonakoak izan beharko dira eta euretatik % 70a, gutxienez, Deusto Alumniko kide izan beharko da.

 

Lehenengo 3 postuetan sailkatzen direnentzako sariak egongo dira eta, txapelketa hasten denean, bina elastiko eta praka bana emango zaie taldeko jokalariei, eta atezainari, ekipazio osoa.

Horrez gain, partidu bakoitzean epaile bat izango da. Txapelketan, ikuskatzaile lanetan, Lehiaketa Batzorde bat egongo da (Deusto Campus Kirolak), partiduak zuzen jokatzen direla bermatzeko.

Futbola gogoko baduzu, animatu eta hartu parte!

Lugar
Futbol 7ko Zelaia, Deustuko Unibertsitatea (Bilboko Campusa).
 
Día
Otsailetik apirilera.
(Izena emateko azken eguna: urtarrilak 12)
 
Hora
Astelehenetik ostiralera 19:00etan eta 20:15etan. Partidu bat astero.
 
Precio
400€ talde bakoitzeko (talde bakoitzeko 8 partidu ziurtatzen dira)
 
Info
www.alumni.deusto.eus
Informazio gehiago nahi baduzu:
alumni@deusto.es
TOKI KOPURU MUGATUA
 

Taldea osatzeko, partehartzaileen % 70a Deusto Alumniko kide izan beharko dira.

Talde kopurua mugatua izango da eta izena eman ahala izango dute tokia.

Kategoriak: maskulinoa, femeninoa eta mistoa.

  • Ordainketa

    BBK kontuan diru-sartze edo transferentzia: ES89 2095-0292-90-9101019340. Titularra: Deustuko Unibertsitatea

  • Kontzeptua: 9715 Futbol 7ko Txapelketa, Taldearen izena.

    Bidal ezazu ordainketa agiria hurrengo posta elektronikora: alumni@deusto.es

 

Bilboko Campusa
Unibertsitate etorbidea, 24. 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 351
E-mail:alumni@deusto.es

Donostiako Campusa
Mundaiz bidea, 50. 20012 San Sebastián
Tel.: +34 943 326 202
E-mail: alumniss@deusto.es

Harpidetu Deusto Alumniko<br/>berrietara <strong>RSS</strong> bidez<br/>Jarioak
Harpidetu Deusto Alumniko
berrietara RSS bidez

© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta