Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Deustuko Unibertsitatea sorreratik egon da sorburu duen gizartean erroturik bi helburutarako: gizartearen eskariari erantzuteko, lehenik; eta gizartearen hobekuntzan ekarpena egin duten pertsonen prestakuntzako esparru gisa garatzeko, bestetik. Hori dela eta, ezinbestekoa deritzogu ikasle ohiei erreparatzea eta euren papera kontuan hartzea, gure Unibertsitateak emateko duen zerbitzuaren bokazioa hobetzeko.

Jesusen Lagundiaren prestakuntzako ideala ez da garapen pertsonal soilera mugatzen, denen onerako izango den gizartea moldatzea du xede. Alumniek ere badute tokia fedetik sortzen den justiziaren aldeko konpromiso horretan partaide izateko.

Jesusen Lagundiak hainbat eta hainbat herrialdetako gizarteetan dauden goi mailako ikastetxeen sarearen ateak zabaltzen ditu, Alumni zerbitzuekin komunikatzeko, hartara giza proiektu eta garapen teknikoak partekatzeko.

Deusto Alumni 60.000 ikasle ohik osatutako elkarteari zabaltzen dion zerbitzua da, antzeko diziplinen araberako klubetan antolatu eta egingo diren jarduerak eraginkortasun handiagoz garatu ahal izateko sortua.

Zurekin aurrera goazelako

 

Bilboko Campusa
Unibertsitate etorbidea, 24. 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 351
E-mail:alumni@deusto.es

Donostiako Campusa
Mundaiz bidea, 50. 20012 San Sebastián
Tel.: +34 943 326 202
E-mail: alumniss@deusto.es

Harpidetu Deusto Alumniko<br/>berrietara <strong>RSS</strong> bidez<br/>Jarioak
Harpidetu Deusto Alumniko
berrietara RSS bidez

© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta