Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
 
 

Dena da posible, posible dela sinesten baduzu


35 urte baino gehiago badituzu, Deustuko Unibertsitatean ikasi bazenuen eta 12 hilabete baino gehiago badaramatzazu langabezian, hemen duzu aukera.

Helburua

Garapen pertsonal eta profesionaleko prozesu bat bizitzea, enplegagarritasuna hobetzeko.


Metodologia

Deusto Alumnik talde batean parte hartzeko gonbidapena egiten dizu. Taldean, coach-ak gidatuta, estrategiak definituko dituzu, zeharkako gaitasunak garatuko dituzu, elkarrizketetarako trebatuko zara, komunikazioko estrategiak landuko dituzu, baita lana bilatzeko prozesuan interesgarri izan daitezkeen beste arlo batzuk ere.

Lana bilatzeko prozesuan lagunduko dizugu, partekatzeko eta hazteko toki bat sortuz.

Programa amaitzean, enpresekin topaketa bat erraztuko zaizu, haiekin elkarrizketa bat izateko, zure potentziala aurkezteko eta laneko errealitateetara hurbiltzeko.

Coach-a: Adela Balderas

Sprik Lehia eta Berrikuntzako Aholkularien Erregistroan homologatutako prestatzailea eta aholkularia da Adela Balderas. Estatuko eta nazioarteko enpresekin, negozio eskolekin eta hainbat unibertsitatetako masterrekin lan egiten du. Doktoregoko tesia egiten ari da, Salamancako Unibertsitateko Ingeles Filologiako lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitateko Marketin Exekutiboko Masterra eta Coaching pertsonal exekutiboko eta profesionaleko master profesionala Enpresa Ikaskuntzetako Europar Institutuan. Coaching, lidergo eta pertsonen kudeaketako ikasketak egin ditu New Yorkeko Unibertsitatean.


Norentzat


 Alumnientzat.

35 urtetik gorakoentzat.

Iraupen luzeko langabezi egoeran daudenentzat.


Datak

Hilean bi topaketa izango dira, guztira taldeko 9 saio (nahitaezkoa da 7 saiotara gutxienez joatea).


Lekua eta ordua

16:00etatik 19:00etara, Deustuko Unibertsitatean. Bilboko campusa.


Izena ematea

- Izena emateko epea itxita -

 

 

 

Bilboko Campusa
Unibertsitate etorbidea, 24. 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 351
E-mail:alumni@deusto.es

Donostiako Campusa
Mundaiz bidea, 50. 20012 San Sebastián
Tel.: +34 943 326 202
E-mail: alumniss@deusto.es

Harpidetu Deusto Alumniko<br/>berrietara <strong>RSS</strong> bidez<br/>Jarioak
Harpidetu Deusto Alumniko
berrietara RSS bidez

© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta