Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu
 
Imagen Lanerako Bidean 2017
 

Dena da posible, posible dela sinesten baduzu


30 urte baino gehiago badituzu, Deustuko Unibertsitatean ikasi bazenuen eta 12 hilabete baino gehiago badaramatzazu langabezian, hemen duzu aukera.

Helburua

Garapen pertsonal eta profesionaleko prozesu bat bizitzea, enplegagarritasuna hobetzeko.


Metodologia

Deusto Alumnik talde batean parte hartzeko gonbidapena egiten dizu. Taldean, coach-ak gidatuta, estrategiak definituko dituzu, zeharkako gaitasunak garatuko dituzu, elkarrizketetarako trebatuko zara, komunikazioko estrategiak landuko dituzu, baita lana bilatzeko prozesuan interesgarri izan daitezkeen beste arlo batzuk ere.
Lana bilatzeko prozesuan lagunduko dizugu, partekatzeko eta hazteko espazio bat sortuz.
Programan zehar enpresekin topaketa bat erraztuko zaizu. Honen bidez beraiekin elkarrizketan aritu ahalko zara, merkatuaren errealitatea ezagutuko duzu eta praktikan jarri ikasitakoa.


Coach-a: Adela Balderas

Adela Balderas Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan doktorea da, nazioarteko aipamenarekin, Deustuko Unibertsitatearen eskutik eta ikertzailea Oxford Unibertsitatean. Estatuko eta nazioarteko enpresekin, negozio eskolekin eta hainbat unibertsitatetako masterrekin lan egiten du. Salamancako Unibertsitateko Ingeles Filologiako lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitateko Marketin Exekutiboko Masterra, Euskal Herriko Unibertsitateko MBA, Coaching pertsonal exekutiboko eta profesionaleko Master profesionala Enpresa Ikaskuntzetako Europar Institutuan. Coaching, lidergo eta pertsonen kudeaketako ikasketak egin ditu New Yorkeko Unibertsitatean eta Stanfordeko Unibertsitatean. Gaur egun komunikazio aholkulari bezala parte hartzen du Silicon Valleyko enpresetan.


Norentzat


 Alumnientzat.

30 urtetik gorakoentzat.

Iraupen luzeko langabezi egoeran daudenentzat.


Datak

Lehenengo saioa: 2018/01/18. Hilean bi topaketa izango dira, guztira 9 talde saio izanda (nahitaezkoa da 7 saioetara gutxienez joateaa) eta banakako saio bat.


Lekua eta ordua

16:00etatik 19:00etara, Deustuko Unibertsitatean. Bilboko campusa.


Izena ematea

Helarazi iezaguzu zure curriculuma eta motibazio gutun bat 2018ko urtarrilaren 8a baino lehen, zu ezagutu ahal izateko eta parte hartzera bultzatzen zaituzten aspektuak zeintzuk diren jakiteko hurrengo formularioaren bitartez:

Deialdia itxita dago

 

 

Bilboko Campusa
Unibertsitate etorbidea, 24. 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 351
E-mail:alumni@deusto.es

Donostiako Campusa
Mundaiz bidea, 50. 20012 San Sebastián
Tel.: +34 943 326 202
E-mail: alumniss@deusto.es

Harpidetu Deusto Alumniko<br/>berrietara <strong>RSS</strong> bidez<br/>Jarioak
Harpidetu Deusto Alumniko
berrietara RSS bidez

© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta