Web gune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraitu ez gero, gure Cookien Politika onartzen duzu.

Onartu

Deusto Alumniko kide izanik, Deustuko Unibertsitateko kirol instalazioak erabil ditzakezu, bai Bilboko campusekoak eta bai Donostiakoak, tarifa berezi batzuk ordainduta.

Duela gutxi berritu diren kirol instalaziook hiriaren erdian daude eta aldagelak, armairuak eta dutxak dituzte. Astelehenetik ostiralera erabili daitezke 9:00etatik 21:00etara, urriaren 1etik ekainaren 30era, eskola egutegian markatutako jaiegunetan izan ezik.

Instalazioak:

  • Belar artifizialezko 7ko futbol-zelaia.
  • Kirol anitzetarako pista estalia, areto-futbolean, eskubaloian eta saskibaloian jolasteko.
  • Frontoia.
  • Padeleko bi pista.
  • 3x3ko saskibaloiko zelaia.
  • Rokodromoa.

Deustuko Unibertsitateko kirol instalazioak erabiltzeko araudi bat dago.

Kirol guneak gehienez 6 egun lehenago eta gutxienez 12 ordu lehenago gordetzeko eskatu behar da:

  • Aurrez aurre Kirol Sailean (10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara) edo aldageletan (9:00etatik 21:00etara).
  • Telefonoz:Kirol Sailera deituta (944139047) edo aldagelara deituta (944139000, luz.: 2913).
  • Posta elektronikoz: infocampus@deusto.es.

Ondorengo kontura dagokion zenbatekoa sartu beharko da: 2095 0375 1091 0732 498. Gainera, DeustoAlumni karneta ordain agiriarekin batera eraman beharko da aldageletara, instalazioak erabili baino lehen. 

Karneta eraman ezean, ohizko tarifa aplikatuko da.

Deusto Alumni tarifak 2012rako  

Tarifas Deusto Alumni 2012
Instalazioa Alokatzea (1 ordu) Argiaren prezioa
Futbol-zelaia 68.00 € 10.00 €
Kirol anitzetarako pista 46.75 € 8.00 €
Frontoia 18.70 € 6.00 €
Padela 29.75 € 6.00 €
3ko saskibaloia 29.75 €  
Rokodromoa 6.80 € 4.00 €
Sarrera gehiago (pertsona bakoitzeko) 6.80 €  

 

 
 
 
 
 

Bilboko Campusa
Unibertsitate etorbidea, 24. 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 351
E-mail:alumni@deusto.es

Donostiako Campusa
Mundaiz bidea, 50. 20012 San Sebastián
Tel.: +34 943 326 202
E-mail: alumniss@deusto.es

Harpidetu Deusto Alumniko<br/>berrietara <strong>RSS</strong> bidez<br/>Jarioak
Harpidetu Deusto Alumniko
berrietara RSS bidez

© 2012 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta